Ekosfera
Gaztainondoen kulturaren gainbeherak ehun urte baino gehiago ditu
Aintzane Kortajarena Alejos antropologoa eta Akaitz Sarasola Mugertza nekazal ingeniaria izan dira gurekin. Gaia, gure lotura zuhaitz jakin batekin, gaztainondoarekin. Urteak eman dute Euskal Herrian izan den gaztainondoen kultura ikertzen. Besteak beste, noiztik eta zergatik dagoen kultura hori gainbeheran. Eta uste baino gainbehera zaharragoa da.







