Ekosfera
Garoa, iratzea edo iñistorra, ezinbestekoa
Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkue, Iñistorketan liburuaz hitz egin dugu; liburuak aztertzen du Hernani inguruan (eta Euskal Herrian, oro har), iratzearen ustiaketa nola egin den historian zehar. Sekulako garrantzia zuen iratzeak, garoak edo iñistorrak, ongarri eta oinarrizko material moduan, eta, beraz, oso araututa izan da haren ustiaketa. Sanz-Azkuek kontatu digu hori, eta bidean izan diren gatazkak ustiaketa horren inguruan.







