Ekosfera
Alkizan, lurrazpiko urek gidatuta
Alkizan izan gara, erreka baten lurrazpiko uren atzetik. Bidaia horretan, EHUko Inma Mugertza hidrogeologoak lagundu digu, bai eta Fagus Alkiza interpretazio-zentroko Edurne Ayuso eta Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkatea ere. Hain zuzen ere, Fagus Alkizatik antolatutako ekitaldi bat izango da errekaren jarraipena, otsailaren 21ean. Gainera, haien zentro berriaren inauguarzioaz hitz egin dugu.



