podcastak

Ekosfera


Nekazari ekologiko bat, klimaren aurrean

Eneko Imaz Amiano nekazari ekologikoarekin izan gara. Klima-aldaketaren eraginaz hitz egin dugu, nekazaritzan, oro har, eta nekazaritza ekologikoan zehazki. Nola egokitu baratzaren tempo berrietara eta nola egin aurre muturreko fenomeno meteorologikoei, ahal den kasuetan. 

2026-03-12

Guggenheim Urdaibai Stop, plataforma hiritar baten arrakasta

Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan dugu gurekin. Harekin, atzera begiratu dugu Urdaibain planifikatu zen Guggenheim museoaren egoitza berriaren kasua aztertzeko, eta hala egin dugu proiektu horren aurka aritu zen plataforma hiritarraren ikuspuntutik. 

2026-03-05

Onddoak eta minbizia

Gaur, onddoei buruzko saioa dugu. Leire Aparicio EHUko mikrobiologoarekin izan gara. Batetik, onddoak metalak eruzteko erabil litezkeela, eta, bestetik, Aparicioren lanaz hitz egin dugu, alegia, Candida Albicans onddoak minbizi-zeluletan duen eragina ikertzen du. Onddoak guretzat lanean eta onddoek guregan .duten eragina.

2026-02-26

Saiak eta diklofenakoa

Indiako sai gibelzuri bengalarra desagertzen ari da. Hori, eta beste bi espezie. Gainera, oso abiadura handian desagertzen da. Eta desagertze azkar hori diklofenako izeneko botika batekin du zerikusia. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebeste dibulgatzaileak kontatu digu istorio hori.

2026-02-20

Alkizan, lurrazpiko urek gidatuta

Alkizan izan gara, erreka baten lurrazpiko uren atzetik. Bidaia horretan, EHUko Inma Mugertza hidrogeologoak lagundu digu, bai eta Fagus Alkiza interpretazio-zentroko Edurne Ayuso eta Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkatea ere. Hain zuzen ere, Fagus Alkizatik antolatutako ekitaldi bat izango da errekaren jarraipena, otsailaren 21ean. Gainera, haien zentro berriaren inauguarzioaz hitz egin dugu.

2026-02-12