Elhuyar Zientzia
Ehu ekinean
Lurdes Ondaro Mallea fisikaria da, eta kosmologia konputazionalean ikertzen du. Txikitan, ez omen zen zerura begira egoten zen horietakoa; gerora sortu omen zitzaion grina. Eta gaur egun, horrela laburbiltzen du bere lana: "Unibertso txikiak egiten ditugu, ea antzik duten benetakoarekin".
EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik.