Ehu ekinean

#06 EHU-EKINEAN: Aitor Marcos Díaz

Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Aitortu duenez, hasieran, ez zuen garbi zer bide hartu. Betitik izan ditu gogoko ekonomia, politika, antropologia, eta inguruan dauden gizarte zientzia guztiak. Hala ere, lana errazago topatuko zuelakoan, Finantza eta Aseguruetako gradua ikasi zuen. Orain, berriz, kontsumo jasangarrian egiten ari da doktoregoa. Galdera hau bota du elkarrizketan: "Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena