podcastak

Ehu ekinean


#19 EHU-Ekinean: Lurdes Ondaro Mallea

Lurdes Ondaro Mallea fisikaria da, eta kosmologia konputazionalean ikertzen du. Txikitan, ez omen zen zerura begira egoten zen horietakoa; gerora sortu omen zitzaion grina. Eta gaur egun, horrela laburbiltzen du bere lana: "Unibertso txikiak egiten ditugu, ea antzik duten benetakoarekin".

EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. 

2024-12-12

#19 EHU-Ekinean: Borja Ariztimuño Lopez

Borja Ariztimuño Lopez hizkuntzalaritzako ikertzailea da. Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza-ondoko ikertzaile-kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Bere arloan egiten den ikerketari buruz hitz egin du, eta argi utzi du: "Hizkuntza oso ikergai konplexua da".

EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. 

2024-11-14

#18 EHU-Ekinean: Maren Martinez de Rituerto Zeberio

Maren Martinez de Rituerto Zeberio Tolosan jaio zen, 1998an. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua ikasi zuen EHUn. Osasunean eta minbizian espezializatu zen ondoren, eta aukera izan zuen Donostiako Institutu Onkologikoan praktikak egiteko, minbizidun pazienteekin. Geroztik, han jarraitzen du, ariketa fisikoaren bidez minbiziaren tratamendua jasotzen duten pazienteen ongizatea hobetzeko proiektu batean ikertzen. Haren esanean, "kirol-errezeta pertsona guztientzat da ona".

EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. 

2024-10-10

#17 EHU-Ekinean: Oihane Cantero Dominguez

Oihane Cantero Dominguezek modako arloan egiten du lan: adimen artifiziala. Zehazki, Orai ikerketa-zentroan dabil ikertzen; hau da, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketan eta soluzio teknologikoetan espezializatutako Elhuyarren langunean. Horra heltzeko egin duen ibilbidea aintzat hartuta, badirudi ia halabeharrez iritsi dela adimen artifizialeko ikertzaile izatera. Podcastean, adimen artifizialaz duen ikuspegia azaldu digu, eta argi utzi dizkigu euskararekiko maitasuna eta bere arloan dagoen genero-arrakalarekiko kezka. 

EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren saioa, Elhuyarrek ekoitzia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. 

 

2024-09-11

#16 EHU-Ekinean: Unai Arregi Leon

Atal honen protagonista Unai Arregi Leon fisikaria da. Milandik egin du bat gurekin, eta han zertan dabilen eta zer ikertzen duen ez ezik, LGTBIQ+ komunitateko kide gisa izandako bizipenak kontatu dizkigu eta haiei buruz hausnartu du. A, eta txikitako bokazioa ere aitortu digu!

Hain zuzen, EHU-Ekinean podcastaren helburua fokuetatik kanpo geratzen diren ikertzaileak argitara ateratzea da. Elhuyarrek ekoizten du Ana Galarraga Aiestaranen eskutik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin laguntzarekin. 

 

2024-07-05