Elhuyar Zientzia
multimedia
Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzeko, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune urbanizatuek eta eraikiek duten eraginean oinarritutako diagnostiko eta proiektuak erabili daitezke.
Horretarako hainbat ikuspegi hartzen dira ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa. Miren Vives Urbieta arkitektoa gai horietaz aritu da, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranen gidaritzapean
"Emakume zientzialarien argitan" zikloaren baitan, Donostia Kulturarekin elkarlanean.
2023ko urr. 26a, 00:00
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian
