Elhuyar Zientzia
multimedia
Aiora Zabala Aizpuru izan da "Emakume zientzialarien argitan" zikloko saio honen protagonista. Zabala Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea da, eta Nature Sustainability zientzia-aldizkarian editore izan zen lau urtez. Dibulgazioan ere aritzen da, ingurumenari, jasangarritasunari eta giza zientziei buruz, eta iaz (2022an) Natura gure esku liburua argitaratu zuen.
Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestarekin izandako solasaldian, oraingo egoera ulertzeko eta etorkizuneko zenbait eszenatokiak irudikatzeko gakoak eskaini ditu.
"Emakume zientzialarien argitan" zikloa Elhuyar Fundazioaren eta Donostia Kulturaren elkarlanaren emaitza da.
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian