Zer da Zientzia.eus?
Elhuyar Fundazioak publiko orokorrarentzat ekoizten dituen euskarazko zientzia-edukiak bildu, eta modu integratuan eskaintzen dituen plataforma da Zientzia.eus. Zientzia eta teknologiari buruzko artikuluak, bideoak, audio-artxiboak, argazkiak, liburuak, hiztegi-kontsultak eta abar eskaintzen dituen bilgunea.
Arduraduna: Garazi Andonegi Beristain
zientziaeus@elhuyar.eus
Elhuyar Fundazioa
Elhuyar 1972an sortu zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak, eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko.
Informazio gehiago: www.elhuyar.eus
Harremanetarako: elhuyar@elhuyar.eus
Elhuyar Zientzia
Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea, eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientzia sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea.
Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, euskarri anitzetan eta publiko desberdinei begira. Horiez gain, Zientzia Hezkuntzan ere lan egiten dugu. Haur eta gazteei bizipenak eta komunitate zientifikoarekin esperientziak eskainiz, Zientzia Azoka eta BiziLABe proiektuen bidez, besteak beste.
Informazio gehiago: www.elhuyar.eus
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.eus