Elhuyar zientziaren komunikazioa

Fisika

Zientzia newtondarraren oinarri filosofikoak

1987/12/01

Newton Fisika modernoaren sortzailetzat hartua izan da. Bere Philosophiae Naturalis Mathematica (1687) ( Natur Filosofiaren Printzipio Filosofikoak ) liburuko lorpenak garaikide zein ondoko zientzilariengan sortutako lilurak zerikusi handia du. Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkariko beste zenbait artikulutan ikuspegi zientifikotik aztertuak izan dira lorpen horiek. Irakurtzen duzun honetan haren Zientziaren Filosofia, eta zehatzago, Fisika modernoari bide ematen dioten metodologia eta epistemologi oinarri orokorrak aurkeztuko ditugu, bere filosofi presupostu orokorrak (metafisikoak, teologikoak, esoterikoak, etab.) gerorako utziz.

1987.eko Nobel Sariak

1987/12/01

Urtero bezala aurten ere Nobel Sariak banatu ditu Suediako Nobel Akademiak. Zientziaren inguruan aurten emandako sariei buruz zerbait azpimarratu behar bada, hartzaileen egokitasunari buruz komunitate zientifikoan egon den adostasuna da. Medikuntzako Nobel Sariaren hartzaileak, Susumu Tonegawa japoniarrak, gizakiaren sistema inmunologikoaren ulermenaren bidean oso ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Fisika eta Kimikazko Nobel Sariak, pil-pilean dauden eremuetan lan egiten duten ikerlariei banatu zaizkie.

Louis de Broglie, azken aintzindari kuantikoa

1987/10/01

Joan den martxoan laurogeitamalau urte zituelarik, Louis de Broglie printzea hil egin zen Parisen. Bera zen mende honen hasieran fisika irauli zuten aintzindari kuantikoen artean gelditzen zen bakarra.

Ura: likido berezi baten bitxikeriak

1987/10/01

Uraren ezaugarri bitxi eta bereziek ez dute kimikaren zenbait lege betetzen, baina horri esker, biziaren garapenerako beharrezko dugun zenbait baldintza betetzen du. Uraren portaera bitxi eta gaitasun harrigarriak ikusiko ditugu eta bere egituraren arabera uretan espero zitekeenetik noraino urruntzen den aztertuko dugu. Zaila da uretan normaltzat jo daitekeen ezaugarririk topatzea.

Negua ezik uda?

1987/10/01

Gaur arte fisikariak ados zetozen gerra nuklearraren ondorioez. EEBBtako zientzi akademiako zenbait fisikarik beste panorama bat proposatzen du.

Harpidetu gai honen RSSra

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia