Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyarren berriak

Mundua zure esku atlas elektronikoa

1996/09/01

Ekainaren bukaeran kaleratu bazen ere, orain arte ez dugu zuri erakusteko betarik izan. Nolanahi ere, orain arte jende gutxik izan du Munduko Atlas Elektronikoa ikusteko parada. Ez da, beraz, erabateko “primizia”, baina inoren begiek urratu gabe ekarri dugu zuregana. Zer da Munduko Atlas Elektronikoa izeneko CD-Roma? Batetik, izenak berak dioskuna, hau da, CD Rom formatuan erabili ahal izango duzun munduko atlasa. Eta bestetik, multimediaren munduan Elhuyarrek eman duen azken urratsa. Izan ere, aspaldian ekin genion multimedia-arloa lantzeari, eta orain, proiektu berriak buruan ditugularik, eskaintza biribiltzera dator Munduko Atlas Elektronikoa.

ELHUYAR HIZTEGIA

1996/05/01

Elhuyar Hiztegia. Batasunaren kutxa elebidun berria. Gaztelaniaren eta euskararen artean beste edozeinek baino autopista zabalagoa ireki duena. Azala koloretsua duena, mamiz gizena. Elhuyar Hiztegia. Jendaurrean dagoeneko aurkeztu da eta orain, irakurle, zure aurrera dakarkigu, zuk erabil, ikus, azter eta epai dezazun. Elhuyarren euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegi baten premiaz aspaldi ohartuak ginen. Euskara batuaren sorreraz gero sorturiko hiztegien artean Hiztegia 2000 izan da, dudarik gabe, erabili eta ezagunena.

Egun bete

1995/10/01

Goizeko 8ak. Argiak eta ordenadoreak pizteko eta egunari neurria hartzen hasteko ordua. Aurreko egunetik osatu gabe utzitako lanak mahai gainean jarri eta lankideon artean banatu beharreko lanak zerrendatu. Nahi baino lan gehiago izango da guztiontzat. Lanean hastera goaz.

Hogeita bat urte eta 100 ale

1995/10/01

Badakit jakin artikulu honen izenburua nahasgarria dela. Halaxe nahi izan dut. Berari so eginez hogeita bat urtetan ehun ale baino ez dituela Elhuyar aldizkariak plazaratu pentsa lezake baten batek. Alabaina, irakurle zuhurra ez da tronpatuko eta bi zatiak bereizten asmatuko du. Bi hari-mutur txirikordatu nahi ditut lerro hauetan. Gure elkartea zientzi agerkari bat kaleratzen hasi izana batetik eta "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariak 100 ale argitaratu izana.

ELHUYAR 1974-1995

1995/10/01

Asmo eta egitekoen aldarrikapen garbia da Elhuyar taldeko sortzaileek 1974ko irailean plazaratu zen lehen aleari hasera emanez argitara eman zuten hori. Geroztik euri franko egin duela gauza jakina, baina gaur egungoaren kimua orduantxe landatu zela ezin izan dugu ahaztu. Ondorengoak sorrerako oroitzapenak dira.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia