Elhuyar zientziaren komunikazioa

Berdintasuna audioak

Marie Tharp eta Atlantikoaren rifta

2017/03/20

Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker.

Eider San Sebastián eta kimika modernoa

2017/02/27

Nola egiten da kimika gaur egun? Laborategian edo ordenagailu baten aurrean? Bada, kimikari batzuek bi modutara egiten dute. Haietako bat izan da gurekin, Eider San Sebastián. Harekin hitz egin dugu kimikaren ikerketaz eta bere ibilbideaz ere bai.

Elena Cattaneo

2017/02/13

Milango Unibertsitateko Elena Cattaneo zelula amen ikerketaren erreferente bat da munduan. Berez, Huntington gaixotasunaren sendabide baten bila ari da ikertzen, baina horrek zelula amak ulertzera eraman du. Harekin izan ginen irailean, eta gaur ekarri dizkizuegu haren hitzak.

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna

2017/02/10

Otsailaren 11 Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna da. Egun horretako ekitaldi batzuen berri emateaz gain, haurrengan estereotipoek duten indarra agerian jartzen duen ikerketa bat azaldu du Elhuyarreko Ana Galarragak, Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

Gotzone Barandikarekin solasean

2016/12/19

Gaur, bisita berezia izan dugu Norteko Ferokarrillean: Gotzone Barandika, kimikaria eta dibulgatzailea. Hain zuzen ere, dibulgazioari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Azken batean, Barandika Bizkaian egiten den dibulgazioan erreferente bat da.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia