}

#15 UHIN ULTRAMOREAK: Hegazkinen arrasto susmagarriak

2023/05/24 Iturria: uhin-ultramoreak

Hegazkinek zeruan uzten dituzten arrastoak susmagarritzat jotzen dituzte batzuek.Azkenaldian, chemtrailak hizpide dira. Zer dira benetan, eta zer dago haien atzean?

Denetik entzun dugu: hegazkinek sortzen dituzten arrasto horiek klima aldatzen ari direla: euria eginarazten dutela; eta kontrakoa ere bai, lehortea eragiten dutela... Baita gaitzak hedatzen dituztela ere. COVID-19a bera, adibidez, edo hegaztien gripea. Bada, arrasto horiek nola sortzen diren eta zer ondorio dituzten aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. 

Horrez gain, zientziaren eta teknologiaren munduko azken berriak eman dituzte jakitera, soinu misteriotsua zer den asmatzea proposatu dute, eta zenbait baieztapen egia ala gezurra diren argitu dute.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia