}

"Zientziaren izarrak" aurkezpena eta hitzaldia

2021/10/28 Iturria: emakume-zientzialarien-argitan

Elhuyarrek eta Ernest Lluch Kultura-etxeak ziklo berri bat abiatu dute, elkarlanean, emakume zientzialariak ezagutarazteko asmoz. "Emakume zientzialarien argitan" da zikloaren izena, eta elkarrizketetan oinarrituko da. Lehen saioa, baina, hitzaldi bat izan da, "Zientziaren izarrak. Emakumeak itzaletik argira" Egoitz Etxebeste Adurizen liburua ardatz hartuta.

Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaran da zikloaren koordinatzailea eta gidaria, eta Donostia Kulturari esker entzun daiteke lehen saioko hitzaldi hori.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl