}

#01 EHU-EKINEAN Irene Lafuente

2023/02/03 Iturria: ehu-ekinean

EHU-Ekinean podcastean, hilean behin, gonbidatu bat izango dugu. Haietako asko emakumeak izango dira, oraindik ere sistematikoki baztertuak baitira zientzia eta teknologiaren arloan. Baina bestelako gonbidatuak ere izango ditugu, beti ere ikertzailearen estereotipoarekin bat ez egiteagatik erdigunetik kanpo geratutakoak edo kanporatuak izateko arriskua dutenak.

Ekinean podcastaren helburua haiei guztiei entzutea eta zuei ezagutaraztea da, eta, lehen saiora Irene Lafuente Ibañez de Mendoza gonbidatu dugu. Lafuentek odontologian ikertzen du. Horra iristeko zer bide egin duen, zer oztopo aurkitu dituen eta nola gainditu dituen, eta etorkizunerako zer asmo duen ezagutuko dugu, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranen laguntzarekin.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren eskutik.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia