}

#13 UHIN ULTRAMOREAK: Ondo lo egin!

2023/04/26 Iturria: uhin-ultramoreak

Ez duzu lorik hartuko, Uhin Ultramoreak podcastaren atal hau entzuten. Zer da REM fasea? Noiz gertatzen dira ametsak? Zergatik da garrantzitsua lo ondo egitea? 

Loa aztertu dute Nagore Rementeria Argotek, Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko dibulgatzaileek. Loaren faseak azaltzeaz gain, gorputzeko funtzioetan duen garrantzia azaldu dute, eta lo gaizki egiteak dakartzan ondorio kaltegarriak aipatu. Horiek saihesteko, lo ondo egiteko gomendioak ere eman nahi izan dituzte.

Albiste batzuk ere kontatu dituzte, eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote den argitu. Eta soinu misteriotsua inoiz baino misteriotsuagoa iruditu zaie Nagoreri eta Alaitzi...

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia