}

#30 UHIN ULTRAMOREAK: Mina eta gabezia

2024/03/07 Iturria: uhin-ultramoreak

Inork ez dugu minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik... Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte, izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo adierazteko modua da, egoerari neurria hartzeko adierazgarria. Arazo horren jatorriaz eta ondorioez, eta minaren mekanismoez eta generoaren araberako desberdintasunez aritu dira Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarraga Aiestaran.

Bestalde, egia ote da Marten Galdakao izeneko krater bat dagoela? Entzun atala, eta jakingo duzu hori, eta beste hainbat kontu gehiago.

Uhin Ultramoreak, Elhuyarrek EITB Podkasterako egindako ekoizpena da. 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia