}

#29 UHIN ULTRAMOREAK: Sexu-jazarpena zientzian

2024/02/22 Iturria: uhin-ultramoreak

Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo  boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa arlo feminizatuetan,batez ere. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain, ibilbide profesionalean ondorioak izateko beldurra ere izaten dute, jazarpena, normalean, bertikala izaten baita. 

Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan jazarpen mekanismo horiek azaleratu dituzte, kasu errealen bidez Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Zientziari lotutako albisteek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak ere badute lekua, podcastaren entzuleen ekarpenak bilduz. 

Uhin Ultramoreak Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkasterako. 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia