Efemeridea
Toshiko Yuasa fisikari nuklearra
Gaurko egunez jaio zen, 1909an (Japonia).
Lehen emakume japoniar fisikaria izan zen, eta Japoniako emakume zientzialarientzako eredu bilakatu zen. Ehun bat artikulu idatzi zituen. 1954an artikulu bat argitaratu zuen Bikini atoloian egiten ari ziren hidrogeno-bonben proben arriskuez ohartarazteko.