Efemeridea
Roger Arliner Young itsas biologoa
Gaurko egunez hil zen, 1964ean (New Orleans, AEB).
Estatu Batuetan zoologiako doktoretza bat jaso zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen. Era berean, Science aldizkari ospetsuan artikulu bat argitaratu zuen lehen emakume beltza izan zen (paramezioen iraitz-aparatuari buruzkoa).