Efemeridea
Filomena Nitti biokimikaria
Gaurko egunez jaio zen, 1909an.
Daniel Bovet senarrarekin eta Federico anaiarekin batera, sulfonamidei eta kurare sintetikoari buruz egin zituen ikerketak funtsezkoak izan ziren farmakologian. Adrenalinak, azetilkolinak eta histaminak egitura kimikoan antzekotasunak dituztela aurkitu zuten. Erreakzio alergikoen eragile nagusia histamina dela ere jakin zuten eta, 1944an, pirilamina garatu zuten, lehen farmako antihistaminikoa.