Efemeridea

Beatrice Shilling ingeniari aeronautikoa

Gaurko egunez hil zen, 1990ean.

Bigarren Mundu Gerran, «Miss Shillingen zuloa» deiturikoa asmatu zuen. Britainiar ehiza-hegazkinek ongi funtzionatzeko funtsezkoa zen zirrindola baten antzeko metalezko disko txiki bat zen. Asmakizun hark pilotuen bizitza asko salbatu zituen.