Efemeridea
Alice Stewart medikua
Gaurko egunez hil zen, 2002an.
1950eko hamarkadan, haurren minbizi-kasuen areagotzea aztertu zuen. Aurkitu zuen aztertutako kasuen erdietan amei haurdunaldian erradiografiak egin zizkietela. Ez zioten jaramonik egin. 25 urte behar izan ziren praktika hori bertan behera uzteko.