Efemeridea

Alexandra Elbakyan

Gaurko egunez jaio zen, 1988an.

Kazakhstango neurozientzialari eta software-garatzailea, 2011n Sci-Hub proiektua sortzeagatik ezaguna. Webgune horrek milioika artikulu zientifiko doan eskuratzeko aukera ematen du. Nature aldizkariak zientziako hamar pertsona garrantzitsuenen artean sartu zuen 2016an.