Badakizu Chanel Bost perfumeak gorotzaren molekulak dituela? Eskatola, indola eta familia horretako molekulak ohikoak dira lurringintzaren industrian. Eta arrazoia da oso ezaugarri bereziak dituztela kontzentrazioaren arabera, usain bat edo beste dutela. Eta horrez gain, usain ona duten beste molekula batzuk finkatzeko bailo dute. Kimikaren magia. Oso kontu ezaguna da perfumeen industriaren munduan, perfume berriak diseinatzeko garaian kontuan hartzen dena. Hala eta guztiz ere, perfumeen diseinuak beste trikimailu batzuk ere erabiltzen ditu.
Chanel Bost perfumeak gorotzaren molekulak ditu
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea
Azalpena eskatolaren familiako molekulen eta lurringintzaren arteko loturarena.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







