Zuria eta beltza: Titan eta Tethys

Titan eta Tethys Saturnoren sateliteak dira, eta gaua eta eguna bezain desberdinak dira. Espaziotik begiratuta, Titanen itxura etengabe aldatzen ari da; izan ere, atmosfera dauka eta lainoz inguratuta dago. Tethys, berriz, izotzak estaltzen du eta kraterrez josita dago.

Astronomoak satelite horietaz gehiago jakin nahian dabiltza, eta horretarako aukera dute orain; izan ere, irudi hauek iritsi zaizkie berriki. Cassini-Huygens espazio-ontzitik ateratakoak dira, eta orain arteko garbienak dira.

Argazkia: Nasa

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali