Zurezko zurtoinak babestu nahian

Milioika dolar aurreztuko duen posteen tratamenduak asmatu dituzte Eskoziako enpresa batekoek. Tratamendu horietaz zurtoinen bizitza baliagarria bi aldiz luza daitekeela esan dute.

Sare elektrikoak eta telefonoarenak Estatu Batuetan 120 milioi poste erabiltzen ditu eta 80 milioi Europan. Zurtoin horiek berritzea izugarrizko dirutza eskatzen die estatuei, zurtoin berri bat jartzeak 200 dolarreko kostua izan dezakeelako.

Abertayko (Eskozia) SIWT Projects Ltd. enpresak arazo horri aurre egin nahian, beste konponbide bat proposatu du, posteen bizitza baliagarria luzatzeko tratamendua prestatzea, alegia. Tratamendu horiek zura degradatzen duten ondoen eta bakterioen aurkakoak dira eta ez dute konposatu kimikorik erabiliko.

SIWT Projects enpresa zuraren teknologia ikertzeko institutu batetik sortu zen, mota horretako metodologiak eskaintzeko asmoz.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Komunikazioa