}

Zulo beltzak haizetsu

2006/07/03 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zulo beltzek ez dute inguruko materia guztia bereganatzen, eta horren arrazoia aurkikuntza honetan egon liteke: Chandra X izpien behatokiak jasotako datuak erabilita ikusi dute zulo beltzen nukleotik kanpora eta inguruan haizea dabilela; eta haize horren araberakoa omen da zulo beltz batek materia bereganatzeko duen joera.

Ondorio horretara iristeko, Lurretik hamar mila argi-urtera dagoen zulo beltz bat aztertu dute. Zulo beltz hori izar bat irensten ari da, eta zulo beltzaren nukleotik kanpora gasa bostehun kilometro segundoko abiaduran ateratzen dela neurtu dute. Haize hori eremu magnetikoaren eraginez sortzen dela uste dute adituek; beste aukerarik ez omen dago.

Argazkia: NASA/CXC/M.Weiss.