}

Zuekin zuzenean, zerebroa

1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikuskizun itzela iragartzen ari garela dirudi eta neurri handi batean, horrela da. Askori zientzi fikzioa iruditu arren, zerebroaren funtzionamendua da ondoko argazkietan ikus daitekeena.

Ikuskizun itzela iragartzen ari garela dirudi eta neurri handi batean, horrela da. Askori zientzi fikzioa iruditu arren, zerebroaren funtzionamendua da ondoko argazkietan ikus daitekeena.

Teknologiaren etengabeko aurrerapenak ahalbidetu du hori. Hau da, zerebroaren funtzionamendua bizi-bizian ikustea lortu da Yale-ko Unibertsitatean. Laborategian lortutako irudi-segidari esker besteak beste, oroimenak, izuak edota mintzamenak aktibatzen dituzten zerebroaren atalak zehaztasun handiz identifikatzea lortu da. Teknika berriari etorkizun oparoa opa diote ikerlari guztiek eta lehen emaitzen arabera, horrela izango dela baiezta daiteke.

Yale-ko Neurobiologiako Sailean erabili da lehen aldiz teknika berria. Jadanik, ez dago ebaketa egin beharrik zerebroaren funtzionamendua atzemateko; nahikoa da erresonantzia magnetikoan oinarritzen den teknika berriaz baliatzea. Lortutako irudiek zehaztasun handiz erakusten dute oinarrizko zenbait funtzio, hala nola, ibiltzean, galdera bati erantzutean edo barre egitean aktibatzen diren mekanismoak.

Nolanahi ere, eta bitxikeriak bitxikeri, zenbait disfuntzioren jatorria eta garapena ulertzeko modu ezin hobea eskainiko du teknika berriak. Oraingoz, dislexiaren jatorria argitzeko erabiltzen ari da eta lehen datuen arabera, arrakasta handia lortu du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia