Zirkuitu integratuak hezetasunaren kontra babesteko sistema berria
2001/07/24 Elhuyar Zientzia
Airea duen material isolatzaile berria asmatu da zirkuitu integratuak babesteko.
Taiwan-eko ikertzaile batzuek zirkuituak hezeak ez egoteko isolatzaile berria garatu dute. Konstante dielektriko txikiko materialak isolatzaile onak dira. Gaur egun, silizea da erabiliena, baina zirkuitu oso txikietan material horrekin neurria gordetzea zaila izaten da. Xafla-itxura izan behar dute zirkuitua estaltzeko.
Orain, Taiwan-eko ingeniariek silizearen porositateari etekina atera nahi izan diote. Horretarako, airez bete dituzte materialak dituen zuloak. Airea oso isolatzaile eraginkorra da, konstante dielektriko egokia duelako. Asmakizuna biribiltzeko, hidrokarburozko geruza bat gehitu diote materialari, ura kimikoki aldaratzeko. Isolatzaile horrekin, zirkuitu integratu miniaturizatuak egitea askoz errazagoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia