Ziklotroi eramangarria
1994/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frantzian Orsay-ko Fisika Nuklearrerako Institutuak “Agor” izeneko ziklotroi berezia erabiltzen du. Superreroalez egina dagoelako, oso tamaina txikia du: 4,4 metroko diametroa eta 3,6 metroko altuera besterik ez. Megawatt bakarreko potentzia besterik ez izan arren, munduan beste inork ez bezala ioi-mota guztiak azeleratzen ditu; hasi hidrogenoaren ioi arinetik eta uranioaren ioi astuneraino. Izan ere, -269 ºC-raino hoztutako superreroalezko harilek 4 tesla intentsitateko eremu magnetikoa sortzen dute.
Ziklotroi hau orain Frantzian lanean ari bada ere, txikia delako laster Herbehereetako Groninga-n instalatuko dute Kernfysisch Versneller Institutuan.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia