}

Zientziarekin jolasean

1995/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

MIT edo Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egiten dutenen zeregina amets egitea da. 1985ean sortu zen zentru bitxi hau eta jadanik munduko ikerketa-gune garrantzitsuenetarikoa da. Komunikazioaren eta Telematikaren enpresa handiak dira MITen bezero nagusiak, IBM, Apple, Nintendo, etab. Gaur egun, laborategian burutzen ari diren proiektuen % 75 enpresa pribatuek babesten dute. MIT laborategian amets egiten dute eta industriak ez du babeslea izateko arazorik.

MIT ikerketa-zentruan etorkizuneko belaunaldien beharrak aurrikusi eta aisialdirako edo ikerketarako erabiliko diren sistemak garatzen dituzte.

MIT ikerketa-zentruan etorkizuneko belaunaldien beharrak aurrikusi eta aisialdirako edo ikerketarako erabiliko diren sistemak garatzen dituzte. MITen sortzen den oinarrizko teknologia industriak erabiliko duen kimua da.

Nicholas Negroponte MITeko sortzaileak dioenez, zientziaren zeregina bere garaia gainditzea da. “Etorkizunean zer beharko, horixe da gure ikergaia”, dio Negropontek. Esaterako, Daily Me edo etorkizuneko egunkariaren prototipoa prest omen dute jadanik. Egunkaria aldez aurretik emandako aginduetan oinarritutako eredua da. Agindu horiek irakurlearen gustuak eta lehentasunak dira. Horretan oinarrituta, egunkariak berak egingo du aukeraketa: pantailan irakurlearen gustuko berriak azalduko dira, ez besterik.

Munduko ikerketa-gunerik aurreratuena bada ere, MITen ez dira oraindaino gainditu adimen artifizialaren mugak. Makinek ezin dute pentsatu, baina, dirudienez, hobeto ulertzen gaituzte. Horrekin konformatu beharko, oraingoz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia