ZientziaKlik aurkeztu dute, kultura zientifikoaren agenda digital berria

2025/09/15 Elhuyar

zientziaklik-aurkeztu-dute-kultura-zientifikoaren
Arg. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak ZientziaKlik aurkeztu du, EAEko zientzia-ekitaldien programazio osoa modu bateratuan erakutsiko duen agenda digital berria. Aurrerantzean, zientziarekiko jakin-mina asetzeko, denetariko formatu, gai eta edukiak dituzten aisialdi-planak proposatuko ditu webguneak. EAEko hirietan, auzoetan eta udalerrietan egiten diren kultura zientifikoko jarduera ugari ezagutzeko baliatu ahal izango da. Hauxe da helbidea: zientziaklik.euskadi.eus/eu. Albisteen eta berrikuntzen berri ere emango du webguneak.

ZientziaKlik Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ekimen berria da.