Zientzia gutxi Nazioarteko Espazio Estazioan
2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASAren aurrekontu-murrizketek ISSko programa zientifikoa hutsera murriztuko dutela salatu du zientzialari-talde batek. NASAk eskatuta, espazio-estazioko programaren lehentasun zientifikoak zehaztu dituzte txosten batean, eta astronautentzako denbora eta baliabide gehiago eskatu dituzte.
ISSn gutxienez 7 lagunek batera lan egingo zutela aurreikusi zen, baina larrialdiko ibilgailuan hirurentzat baino ez dago lekurik. Handiago bat eraikitzeko planak bertan behera gelditu ziren eta bidaia-kopurua urteko laura murriztu zen. Egoera horretan, eskifaiako hiru kideek mantentze-lanetan pasatzen dituzte eguneko ordu gehienak.
Ikerketa zientifikoak behar bezala egin ahal izateko, urteko bidaia bat gehiago, ekipo gehiago eta astronauta gehiago ezinbestekoak direla esan dute txostenaren egileek; bestela, NASAk hobe lukeela ISS interes zientifikoak gidatutako proiektuen taldetik kendu.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia