}

Zergatik du zeruak kolore urdina?

2000/02/16 Elhuyar Zientzia

Eguzkitik datorren argia uhin-luzera desberdineko uhinez osatua dago, eta uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Bestalde, argiak lurreko atmosfera zeharkatzen duenean, bertan dauden gas-molekulekin eta partikulekin egiten du talka. Ondorioz, lurrera zuzen datozen uhinak norabide guztietara hedatzen dira.

Efektu horri "Rayleigh-en difusioa" deritzo. Baina uhin edo kolore guztiak ez dira berdin hedatzen. Uhin-luzera motzeko uhinak besteak baino gehiago sakabanatzen dira, eta horregatik ikusten dugu zerua urdin: urdina delako argia osatzen duten koloreetatik uhin-luzera motzena duena.

Zineman gaudela ere, proiektagailua dagoen lekura begiratuz gero, handik datorren argia urdina dela ikusiko dugu. Hori horrela gertatzen da, aireko hauts-partikulek atmosferak jokatzen duen moduan jokatzen dutelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia