}

Zer ote da argi hori?

1999/08/29 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Argi dago zientziak, oraindik ere ezin duela guztia azaldu, zorionez. Hala ere zaila da astronomoek azalpenik gabeko objektuak aurkitzea espazioan. Are zailagoa astebete baino gehiago irautea zer den definitu gabe. Baina inork ez daki duela hiru urte arakatze digital batean zehar zeru borealean aurkitutako argia zer den. Gehienetan astronomoek objektuen argiaren osagaien espektroa desegin eta aztertuta objektuaren konposizioa eta Lurrarekiko distantzia jakin dezakete. Oraingoa, ordea, ez dator orain arteko ereduekin bat eta ez dakite Esne-bidean ote dagoen edo unibertsoaren beraren ertzean. Orain arteko argazkiek ez dute denboran zeharreko aldaketarik adierazi, beraz ez bide da supernoba, hots lehertzera doan izarra. Zenbaitzuek kuasar-mota berria izan litekeela diote.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia