}

Zer espero dugu aurkitzea Titan ilargian?

2004/04/14 Elhuyar Zientzia

Hurrengo urtarrilean iritsiko da Huygens zunda Titanera; ilargi horrek sekretu harrigarriak gordetzen ditu.

Titanek, Saturnoren ilargirik handienak, sekretu harrigarriak gordetzen ditu; alde batetik, hidrokarburoz osatutako ozeanoak ditu, ia gasolinazko itsasoak, eta, beste alde batetik, karbono-atomoz betetako atmosfera gorrixka bat. Atmosfera horrek ez du uzten Titanen azala optikoki ikusten, ez teleskopioen bitartez, Lurretik, ezta zunda bat gertutik pasatzen bada ere. Ilargiaren azala ikertzeko, nahitaez, bertaraino iritsi behar du zunda batek.

Hain zuzen ere, hurrengo urtarrilean iritsiko da Huygens zunda Titanera, eta ilargiaren azalera jaitsiko da. Handik, itsasoak eta atmosfera aztertuko ditu. Adituen ustez, atmosferan gertatzen diren erreakzio kimikoak Lurrean bizia azaldu baino lehen zeudenen antzekoak dira, eta, beraz, gure planetaren historia kimikoa nolakoa den jakin daiteke atmosfera hura ikertuta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia