Zer da Doppler efektua?
2000/04/26 Elhuyar Zientzia
Doppler efektua Christian Johan Doppler-ek deskribatu zuen 1842an eta horregatik darama bere izena.
Demagun iturri batek maiztasun finko eta konstanteko uhina igortzen duela. Behatzaile finko batek horixe behatuko du: maiztasun konstanteko uhina. Baina iturria mugitzen hasten denean, behatzaile finkoak igorritako uhinaren maiztasuna ez du konstantea ikusiko, aldakorra baizik.Iturria urrutiratzen bada, geroz eta maiztasun txikiagoko uhinak behatuko ditu behatzaileak eta iturria hurbiltzen bada, berriz, geroz eta maiztasun handiagoko uhinak.
Horixe da Doppler efektua: uhinaren iturria eta behatzailea erlatiboki mugitzen ari direnean, elkarrekiko hurbildu eta urrundu ahala behatzaileak jasotzen duen uhinaren maiztasuna txikiagoa edo handiagoa izatea.
Horregatik, urruntzen ari denean, anbulantziaren sirenaren soinua baxuagoa iruditzen zaigu eta hurbiltzen ari denean, berriz, altuagoa. Baina izan, soinua beti berdina da.
Doppler efektua soinuari, argiari edo irrati-uhinei aplika dakieke. Eta efektu horri esker izar edo galaxia batek lurrarekiko duen mugimendu erlatiboa neur daiteke.