Zenbat hazi eta gizendu behar dute haurrek?
2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Haur osasuntsuak zenbat hazi eta gizendu behar duten azaltzen duen gida berria argitaratuko du datorren urtean Munduko Osasun Erakundeak.
Haur osasuntsuak zenbat hazi eta gizendu behar duten azaltzen duen gida berria argitaratuko du datorren urtean Munduko Osasun Erakundeak (MOE), eta horrek malnutrizioari eta obesitateari aurre hartzen lagunduko duela uste du.
Orain erabiltzen diren neurriak 1970eko hamarkadan bildutako datuekin daude eginda. Arazo handiena da edoskitze naturala duten haurrak arinagoak izaten direla egokitutako behi-esnea hartzen dutenak baino. Ondorioz, bularra ematen duten ama askok uste dute beren haurrak ez direla nahikoa hazten ari, nahiz eta haurrarentzat onena amaren esnea hartzea den.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia