Zenbakien teoriaren ikuspuntu erakargarria
2002/03/14 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hiru motatako gezurrak omen daude: denok esaten ditugun ohiko gezurtxoak, politikarien aginduak eta estatistikak.
Azken gezur-mota hori matematikaren eskutik datorkigu, baina beste hainbat ikuspuntu ere badu zientziaren adar horrek. Atzo, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Juan Carlos Peral matematikariak horretaz jardun zuen; edozeinek ulertzeko moduko hitzaldia izan zen.
Hitzaldi horretan matematikaren eta naturaren arteko lotura erakusten saiatu zen, besteak beste Fibonacci-ren segidaren eta urrezko proportzioaren bitartez. Galileok 1623. urtean ideia bera plazaratu zuen: matematika unibertsoa ulertzeko behar dugun hizkuntza da.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia