Zenbaki aleatorioak sortzeko sistema ziurtagarri bat garatu dute, kuantikan oinarritua

https://press.springernature.com/traceable-random-numbers-from-a-non-local-quantum-advantage/51013660 - Sarah J Berman Creative


Zenbaki aleatorioak sortzeko sistema guztiz trazagarri eta ziurtagarri bat garatu dute. Kuantikoki korapilatuta dauden fotoietan oinarritzen da sistema. Nature aldizkarian aurkeztu dute

Ausazko zenbakiak funtsezkoak dira, esaterako, segurtasun digitalerako. Gaur egungo ausazko zenbakiak sortzeko dauden sistemek, ordea, muga batzuk dituzte: sorkuntza-prozesuak ezin dira guztiz trazatu eta ikuskatu, eta, beraz, ezin da erabat ziurtatu sortutako zenbakiak benetan ausazkoak eta aurresanezinak direnik.

Colorado Unibertsitateko ikertzaileek CURBy (Colorado University Randomness Beacon) protokoloa aurkeztu dute, zeina 110 metroko distantziara dauden bi fotoi aldi berean neurtzean oinarritzen den. Neurketa-prozesuaren urrats bakoitza grabatu egiten da da hash-kate izeneko datu-sekuentzia batean; eta, horri esker, prozesua manipulatzeko edozein saiakera detektagarria da. Hala, prozesua benetan ausazkoa izan dela ziurtatu daiteke. Ikertzaileek 7.454 aldiz exekutatu zuten sistema 40 egunetan, eta ikusi zuten benetan ausazkoa eta ziurtagarria zen zenbaki bat sortu zela 7.434 aldiz (% 99,7ko arrakasta-tasa). Zenbaki bakoitza sortzeko 207 eta 328 segundo artean behar izan zituzten.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Hardwarea