}

Zelulen itxurak agintzen du

2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nola dakite zelulek zer egin heldu bilakatzen direnean? Biologo batzuen ustez, zelula adiposoak itxura esferikotik abiatuta hazten dira, eta hezurretako zelulak, aldiz, zuntz-itxuratik abiatuta.

Nola dakite zelulek zer egin heldu bilakatzen direnean? Biologo batzuen ustez, haztean hartzen duen itxurak badu zeresanik zelularen patuan. Hain zuzen ere, zelula adiposoak itxura esferikotik abiatuta hazten dira, eta hezurretako zelulak, aldiz, zuntz-itxuratik abiatuta. Are gehiago, hezur-zelulei hazten laguntzen dien Rho entzima kontzentrazio handian azaltzen da zuntz-itxurako zeluletan eta kontzentrazio txikian zelula biribiletan.

Zientzialariek baieztatu nahi izan dute itxurak agintzen duela zelularen etorkizunean. Horretarako, zelula ama batzuk hazi zituzten laborategian, eta itxura bat edo bestea izatera behartu zituzten. Ez badira behartzen, zelula ama horiek zelula adiposo zein hezur-zelula bihur daitezke haztean.

Baina biologoek itxura biribila hartzera behartzen zituzten guztietan, zelula adiposo bilakatzen ziren, eta zuntz-itxura hartzera behartzen zituztenean, aldiz, hezur-zelulak hazten ziren. Horrek esan nahi du itxura geometrikoaren arabera hazten direla zelula ama horiek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia