}

Zelula-zorrotadak, orratzaren muturra baino estuagoak

2006/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zelula-zorrotadak, orratzaren muturra baino estuagoak
2006/02/01 | Elhuyar

Zelula-zorrotaden tamaina injektatzeko erabiltzen den orratzaren muturraren diametroa izan ohi da. Bada, oztopo hori gainditu dute. Zorrotada elektrodinamiko izena du teknika berri honek: giza zelulen suspentsio likido bat 500 mikroneko diametroko orratz batean igaroarazten dute emari jakin batekin. Tentsio elektrikoa aplikatuta, likidoa kargatuta ateratzen da, eta, orratzetik irten ondoren, tantak sortzen dira. Tanta horien diametroa orratzaren muturrarena baino askoz txikiagoa da: mikron gutxi batzuetakoa.

Berriak labur
12
1
217
2006
2
028
Teknologia; Biokimika