}

Zelula amak hortzetatik

2008/08/25 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Enbrioiak baino iturri hoberik ez dago zelula amak lortzeko, baina, enbrioiak erabiltzeak sortzen duen eztabaida etikoa dela eta, zientzialari asko ordezko iturriak ari dira bilatzen. Bide horretan, Japoniako ikertzaile batzuek azkenaginakproposatu dituzte iturritzat Zientzia eta Teknologia Industrial Aurreratuaren Institutu Nazionalean. Hain zuzen ere, ikertzaileek zelula ama mota bat erauzi dute azkenaginetatik, eta birprogramatzea lortu dute, enbrioiko zelula amen antzekoak bilakatu arte.

Azkenaginak horrelako zelulen iturri ona dira, normalean kendu egiten zaizkiolako jendeari, eta errazak direlako kontserbatzeko, ikertzaile japoniarrek frogatu dutenez; haiek egindako esperimentuetan, adibidez, hamar urteko neska baten azkenaginak erabili dituzte, hozkailuan hiru urtez gordeta izan ondoren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia