Zelo-paperarekin, erradiografiak

Zelo-bilkari batetik zelo-zati bat hartzeak X izpiak igortzen ditu, ekintza hori hutsean eginez gero. Kalifornia Unibertsitateko ikertzaile-talde batek frogatu du hori, eta Nature aldizkarian eman du horren berri. Zelo-bilkari bat desitsasten jarri zuten huts-ganbera batean (beste bilkari batean biltzen zuten desitsatsitakoa), eta ikusi zuten zeloak X izpiak igortzen zituela bilkaritik bereizteko unean. Frogatu ahal izan zuten, gainera, igorritako izpi-kantitatea nahikoa zela zientzialarietako baten hatz baten erradiografia egiteko. Irudian, huts-ganbera (barruan zeloa duela), zientzialariaren eskua eta egindako erradiografia ikus daitezke.

Irudia: C. Camara, J. Escobar eta S. Putterman

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali