}

Zein da Pi zenbakiaren jatorria?

2000/04/05 Elhuyar Zientzia

Pi zenbakia zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatidura da. Edo, nahi izanez gero, zirkuluaren azaleraren eta erradioaren karratuaren arteko zatidura.

Baina, zein da zehazki Pi zenbakiaren balioa? Galdera erantzuteke dago oraindik, Pi-k infinitu hamartar baititu. Eta ez hori bakarrik, hamartar horiek iragartzea ezinezkoa baita oraindik. Pi zenbakia ezin da bi zenbaki osoen zatidura modura azaldu eta ez dago Pi zehaztasunez kalkulatzeko erabilgarria den X + Y moduko ekuaziorik.

Arkimedes matematikari grekoak definitu zuen K.a. III. mendean lehenengo aldiz Pi-ren balioa: 3,140 eta 3,143 bitartean zegoela esan zuen. Hamartarrak gehituz eta balioa finduz ibili dira geroztik matematikariak. XX. mendean ordenagailuen esku utzi zen kalkulua eta hala, 1997an, japoniar batek Pi-ren 51.539.600.000 hamartar kalkulatzea lortu zuen.

Baina ikerketak bere horretan dirau! Oraindik ez baitakigu hamartar horiek guztiak erabat zorizkoak diren ala legeren bati jarraitzen dioten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia