Zanjan-go gizona

Zanjan-go gizona


Irudiko gizon ilehoriaren burua duela gutxi aurkitu dute Teherandik mendebaldera Zanjan probintziako Hamzelu izeneko herriskan. Adituek diotenez, duela 2.600 urte bizi izandako berrogei bat urteko gizona da.

Irudiko gizon ilehoriaren burua duela gutxi aurkitu dute Teherandik mendebaldera Zanjan probintziako Hamzelu izeneko herriskan. Artilezko jantzia eta urrezko belarritakoa zituen. Inguruan gerrikoa eta aiztoa bere larruzko zorro eta guzti aurkitu dizkiote.

Adituek diotenez, duela 2.600 urte bizi izandako berrogei bat urteko gizona da. 25 metroko sakoneran gatz-meatze batean aurkitu dute eta badirudi bertan zebilela sabaia gainera erorita hil zela.

Kaldearrek Babilonia hartu zuten garaikoa denez gero, Nabukodonosor erregearen garaian bizi izandakoa dugu. Garai hartan Irango mesetetan bizi ziren tribuei buruz informazioa eskain dezakeen lehen aurkikuntza da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak