}

Zalantzarik gabe, arra!

2003/12/05 Elhuyar Zientzia

Erresuma Batuan aurkitu duten itsas animalia baten fosila da irudikoa. 425 milioi urte ditu, eta, ondorioz, arra dela zalantzarik uzten ez duen fosilik zaharrena da.

Arra dela hain ziur jakiteko froga luzakin erako sexu-organoa da. Luzakin horren omenez, Colymbosathon ecplecticos izena jarri diote espezie berriari, zakil handiko igerilaria. Fosila izugarri ondo mantendu da, eta, irudian ikus daitekeenez, ehun bigunak ere bere horretan iritsi dira gaur egunera arte.

Espezie berri horrek bi maskor zituen eta itsas hondoa arakatzen zuen janari bila. Ez zen gaur egungo ostrakodo batzuen oso desberdina, eta horrek, erakusten du ostrakodoek oso mantso eboluzionatu dutela.

Argazkia: D. Siveter

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia