Hamburg-en eraikiko dute X izpien Europako lehen laserra, XFEL. Tresna horrek, lehenik, azeleratu egingo ditu elektroiak, haien energia-maila asko handitu arte, eta, ondoren, intentsitate handiko X izpien pultsuak igortzera bultzatuko ditu elektroiak. Pultsu horiek ohiko laserren uhinek baino uhin-luzera txikiagoa izango dute. Horri esker, molekulen egitura atomikoa ikusgai bihurtuko dute. Hortaz, ikertzaileek atomo-mailan aztertu ahal izango dituzte esperimentuak eta erreakzio kimikoak.
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






